delete

Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi ...

Ingelesez, espainolez, frantsesez, errusieraz, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio eta berri eguneratuak nabarmentzen dira. Argitalpen eta baliabideei buruzko atalean, agentziaren dokumentazioa dugu ikusgai, baita liburutegi birtual bat ere, dokumentu, baliabide, artikulu eta liburu ugarirekin batera. Genero-gaiei buruzko argitalpen espezifikoak eskaintzen ditu. Herrialdeen erlaitzean, herrialde bakoitzak sinatutako konbentzio, itun eta protokoloak eskura ditzakegu, baita Nazio Batzuen Batzordeek horiek guztiak betetzeari buruz ematen dituzten gomendio eta...
delete

Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komi...

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko informazio-baliabideak dauzka. Herrialdez herrialdeko bilatzaileari esker, testuinguruari buruzko informazio orokorra eskura dezakegu, baita herrialdean errefuxiatutako pertsonei eta hirugarren herrialdeetan errefuxiatutako nazionalei buruzko datuak eskuratu ere. Gainera, ‘Resources’ atalean hainbat estatistika, mapa, argitalpen eta artxibo dauzkagu ikusgai, eta Refworld* webgunean (UHNCRren webgunea, gatazka-eremuetako berriei buruzkoa) zuzenean sartzeko aukera ere badugu.
delete

Idazkari nagusiaren txostenak

Orri hau espainolez, errusieraz, ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz dago eskuragarri. 1997tik 2012ra bitarte idazkari nagusiak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari aurkeztutako txostenak biltzen ditu. Urtero-urtero, aurkeztutako txostenen zerrenda biltzen du, gaiaren eta urtearen arabera antolatuta. Hizkuntza guztietan daude eskuragarri.
delete

IRIN (Humanitarian news and analysis, a ...

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri. Gatazka-eremuei buruzko berri eta ohar eguneratuak dauzka. Gainera, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoaren eta Nazio Batuen beste batzorde batzuen azken berriak ere biltzen ditu. Herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka, Afrikan, Asian eta Ekialde Ertainean zentratua. Hainbat gai lantzen ditu, hala nola haurrak, hezkuntza, migrazioa, ingurumena eta HIESa, besteak beste.
delete

UN Women (Sexu Berdintasunaren eta Emaku...

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Emakumeen eskubideekin zerikusia duten garrantzizko berriak eskaintzen ditu. Gainera, liburutegi digital bat ere badu, eta, bertan, mundu osoan barrena emakumeek aurre egin beharreko hainbat arazotan espezializatutako argitalpenak dauzkagu ikusgai.
delete

United Nations Populations Fund (UNFPA)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Alabaina, eskuragarri jartzen duen informazio gehiena ingelesez baino ezin da irakurri. Ezkerraldeko menuan, honako ekintza-ildo hauek nabari dira: ‘Reproductive Health’, ‘Gender Equality’, ‘HIV/AIDS’ eta ‘Female Genital Mutilation / Cutting’. ‘Gender Equality’ erlaitzak genero-arrazoiengatiko jazarpenaren esparruko garrantzizko informazioa eskaintzen digu. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: ‘Gender-based violence’, pertsonen salerosketaren gaiari heltzen diona; ‘Women in Emergency situations’,...