delete

Google news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Berriak bilatzen ditu mundu osoko egunkarietan.
delete

Rebelión

Espainolez dago eskuragarri. Menua hainbat gaitan eta herrialdetan banatu da. Gaiei dagokienez, ?Otro mundo es posible’ izenburuaren barruan, gai feminista eta genero-gaiei buruzko artikulu eta elkarrizketak aurki ditzakegu.
delete

All Africa

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Afrikari buruzko informazio orokorreko orria.
delete

El Toque

Espainolez dago eskuragarri. Orri nagusian, gaurkotasuneko bideoak, blogariak eta gaiak ageri dira. Besteak beste, LGTB eskubideak Latinoamerikan zertan diren erakusten diguna nabarmen dezakegu. Giza Eskubideen erlaitzak zerrenda luze bat dauka, artikuluz, elkarrizketaz, irudiz, audioz eta lotutako gaiei buruzko bideoz osatua. Zerrendak ez dio inolako ordenari jarraitzen. Beste hainbat gairen artean, honako hauek nabarmentzen dira: emakumeen mutilazio genitala, aitzakiarik gabe; edota feminizidioak Chiapasen, erailtzen duten maitasunak.
delete

Alertnet

Ingelesez dago eskuragarri. Egunkari-informazioa duen orri independentea, gizartearen gai jakin batzuk jorratzen dituena, hala nola klima-aldaketa, berri humanitarioak, ustelkeria, doako lege-aholkularitza eta emakumeen eskubideak, besteak beste. Kontinente edo eskualdeen araberako bilaketak egin daitezke.
delete

Mujeres en Red

Espainolez dago eskuragarri. Gaurkotasun-informazioa eskaintzen du: bideoak, artikuluak, blogak eta argitalpen interesgarriak. Gaien erlaitzean sakatuta, zerrenda zabala zabaltzen da. Honako hauek nabari dira: sexu- eta ugalketa-eskubideak, berdintasun-politikak, prostituzioa eta fundamentalismoak, besteak beste. Gai bakoitzari buruzko iritzi-artikuluak, hausnarketak edo gaurkotasun-informazioa eskura ditzakegu