delete

Gender Jurisprudence and International C...

Ingelesez dago eskuragarri. Datu-base bat da, eta nazioarteko gorte eta auzitegiek emandako epaiak eta garrantzizko beste hainbat dokumentu biltzen ditu gatazka-egoeretan sortutako sexu- eta genero-indarkeriari loturik. ‘Gender Jurisprudence Collection’ erlaitzari esker, bilatzaile bikaina eskura dezakegu, hiru bilaketa mota egiteko aukera ematen diguna: ‘Search Collections’, ‘Browse Collections’ eta ‘Search by Keywords’.
delete

Women’s Refugee Comission

Ingelesez dago eskuragarri. Gaien arabera banatzen ditu bere argitalpen eta tresna guztiak. Haurren ezkontzarekin, neska nerabeekin, migrazioekin, sexu- eta ugalketa-osasunarekin, migratzaileen eskubideekin eta justiziarekin, emakumeekin, bakearekin eta segurtasunarekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. Erakundearen urteko txostenak, munduko krisi humanitarioei buruzko txostenak eta aldizkako txostenak biltzen dira baliabideen atalean.
delete

Nacional Agency for the Prohibition of T...

Ingelesez dago eskuragarri. Bilatzaile bat dauka, argitalpenetan sartzeko aukera ematen duena. Nigeriako pertsonen salerosketa eta trafikoarekin zerikusia duten txostenak nabarmentzen dira.
delete

UN Women (Sexu Berdintasunaren eta Emaku...

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Emakumeen eskubideekin zerikusia duten garrantzizko berriak eskaintzen ditu. Gainera, liburutegi digital bat ere badu, eta, bertan, mundu osoan barrena emakumeek aurre egin beharreko hainbat arazotan espezializatutako argitalpenak dauzkagu ikusgai.
delete

Genre en Action

Frantsesez dago eskuragarri. Erakundearen baliabideak, beste erakunde eta instituzio batzuetarako loturak eta bibliografia-zerrenda txiki bat biltzen dituzte. Herrialdez herrialdeko informazioa dago, baina ez dauka bilatzailerik. Generoarekin eta garapenarekin, genero-berdintasunarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira.
delete

Ugalketa Hautatuari buruz Informatzeko T...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalaren bitartez, ugalketa-eskubideekin zerikusia duen informazio ugari jaso daiteke. Mexikoko legeria eta errealitatea du ardatz, baina nazioarteko informazioa ere eskaintzen du.