Gidaren helburuak eta edukiak

Ikerkuntza-lanaren ondoriozko gida elektronikoa kontsulta-tresna praktikoa da, jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren iturriak sistematizatzen dituena; arreta berezia jarri da, emakumeen eta LGTTBI pertsonen egoeran.

Asilo-prozeduretan esku hartzen duten giza eskubideen aldeko eta justiziaren arloko eragileei zuzenduta egon arren, tresna baliagarria da, halaber, emakumeek eta LGTTBI pertsonek haien jatorriko herrialdeetan jasaten dituzten jazarpen-egoerez sentsibilizatzeko eta egoera horiek salatzeko, erreferentzia-iturriak zehaztuz.

Zer aurkituko duzu gida honetan?

Gida ongi bereizitako bi ataletan dago antolatuta:

  • Bata, genero-arrazoiengatiko jazarpenari eta asilo-eskubideari buruzko informazio teorikoa, eta jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren (COI) nazioarteko estandarrak.
  • Eta bestea, jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren iturrien bilatzailea. Kontsultarako baliabideak lau bilaketa-aukera ditu:
    • Gaiaren arabera
      • Emakumeak
      • LGTTBI pertsonak
      • Orokorra
    • Kategoriak
      • Gobernuz kanpoko erakundeak
      • Gobernu-erakundeak
      • Nazio Batuak
      • Europar Batasuneko erakundeak
      • Gobernu arteko erakundeak
      • Nazioarteko erakunde ekonomikoak
      • Unibertsitateak
      • Jatorriko herrialdeari buruzko informazioaren (COI) bilatzaileak
      • Legedi-bilatzaileak
      • Denak
    • Eremuak
      • Afrika
      • Asia
      • Amerika
      • Europa
      • Orokorra
    • Hitzen araberako bilatzaileak