delete

Women’s Refugee Comission

Ingelesez dago eskuragarri. Gaien arabera banatzen ditu bere argitalpen eta tresna guztiak. Haurren ezkontzarekin, neska nerabeekin, migrazioekin, sexu- eta ugalketa-osasunarekin, migratzaileen eskubideekin eta justiziarekin, emakumeekin, bakearekin eta segurtasunarekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. Erakundearen urteko txostenak, munduko krisi humanitarioei buruzko txostenak eta aldizkako txostenak biltzen dira baliabideen atalean.
delete

Asylumlaw.org

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko bilaketak egiteko aukera ematen du, herrialdearen eta gaiaren arabera. Hiru kategoria nabarmentzen dira: 1) Asilo-eskatzaileak; 2) Kasuetarako laguntza; eta 3) Lege-tresnak. Datu-base handia da, eta hainbat gairi buruzko dokumentu eta ikerlanak biltzen ditu. LGBTI pertsonei, emakumeen mutilazio genitalari eta sexu-indarkeriari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du.
delete

Internal Displacement Monitoring Centre

Ingelesez dago eskuragarri. Hainbat baliabide erabiltzen ditu informazioa hedatzeko: argitalpenak (txosten espezifikoak eta Global Overview urtekaria), mapak, barne-desplazamenduei buruzko erreferentziazko dokumentuak, garrantzizko webguneetarako loturak eta hainbat herrialdetako argazkiak . Menu nagusiari esker, informazioa bila dezakegu eskualde eta herrialdeen arabera. Barne-desplazamenduari buruzko informazio orokorra ere eskaintzen du, genero-indarkeriari buruzko aurkezpen labur bat eta guzti.
delete

Nacional Agency for the Prohibition of T...

Ingelesez dago eskuragarri. Bilatzaile bat dauka, argitalpenetan sartzeko aukera ematen duena. Nigeriako pertsonen salerosketa eta trafikoarekin zerikusia duten txostenak nabarmentzen dira.
delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

Child Rights International Network (CRIN...

Besteak beste, ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Liburutegia izeneko erlaitzean, informazioa kategorien arabera bila daiteke: berrien artxiboa, erakundeak, argitalpenak, gertakariak, legeria, eta NBE eta eskualdeko dokumentazioa. Gainera, herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, dagokion eremuan haurrekin diharduten erakundeei buruzko garrantzizko informaziora daramana.