Genre en Action

Frantsesez dago eskuragarri.
Erakundearen baliabideak, beste erakunde eta instituzio batzuetarako loturak eta bibliografia-zerrenda txiki bat biltzen dituzte. Herrialdez herrialdeko informazioa dago, baina ez dauka bilatzailerik. Generoarekin eta garapenarekin, genero-berdintasunarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira.

Honi buruz...

50 herrialde baino gehiagoan diharduen sarea da, eta herrialde horietatik gehienak frankofonoak dira. Edukiak, baliabideak, peritazioak eta politikan eragiteko espazioak jartzen ditu emakumeen eskubideen eremuko eragileen eskura. Genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna sustatzen du politika publikoetan eta garapen-programetan.