UN Women (Sexu Berdintasunaren eta Emakumeak Indartzearen aldeko Nazio Batuen Erakundea)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri.
Emakumeen eskubideekin zerikusia duten garrantzizko berriak eskaintzen ditu. Gainera, liburutegi digital bat ere badu, eta, bertan, mundu osoan barrena emakumeek aurre egin beharreko hainbat arazotan espezializatutako argitalpenak dauzkagu ikusgai.

Honi buruz...

Nazio Batuen agentzia, emakumeen eskubideen defentsan espezializatua. Honako arlo hauek lantzen dituzte: emakumeen aurkako indarkeria, bakea eta segurtasuna, lidertza eta parte-hartzea, plangintza eta aurrekontu nazionalak, ahalduntze ekonomikoa eta milurtekoko garapenaren helburuak.