Ugalketa Hautatuari buruz Informatzeko Taldea (GIRE)

Espainolez dago eskuragarri.
Argitalpenen atalaren bitartez, ugalketa-eskubideekin zerikusia duen informazio ugari jaso daiteke. Mexikoko legeria eta errealitatea du ardatz, baina nazioarteko informazioa ere eskaintzen du.

Honi buruz...

Emakumeen ugalketa-eskubideak sustatu eta defendatzeaz arduratzen da giza eskubideen esparruan, ugalketa-eskubideei buruzko informazioak bilduz, sistematizatuz eta zabalduz. Politikan eragiten du Mexikoko eta Latinoamerikako gizarte zibileko erakundeekin elkarlanean, eta auzi estrategikoaren alorrean erreferentzia da ugalketa-eskubideen aurkako urraketen aurrean.