delete

Agence France-Presse (Frantziako prentsa...

Frantsesez, espainolez, ingelesez, alemanez, portugesez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Le Monde Diplomatique

Lotura espainolez dago. Baina beste hainbat edizio beste zenbait hizkuntzatan irakur daitezke. Horretarako, hileko eta nazioarteko edizioak kontsulta ditzakegu. Besteak beste, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta errusieraz dago eskuragarri. Orri nagusian, nabarmentzeko moduko artikulu edo berriak aurki ditzakegu. Ez dago ordenatuta gaiaren arabera. Eskaintzen dituen argitalpenak salgai daude.
delete

Yahoo news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Mugak

Espainolez eta euskaraz dago eskuragarri. Orri nagusian, gaurkotasuneko berri garrantzitsuak nabarmentzen dira. Mugak aldizkariaren erlaitzean sakatuta, argitaratutako aldizkari guztiak ikus ditzakegu. 9. eta 10., 23., 43. eta 62. zenbakia dutenek generoarekin dute zerikusia. Dokumentazioaren erlaitzean, SOS Arrazakeriak egindako urteko txostenak, ikerketak eta argitalpenak ikus ditzakegu.
delete

Google news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Berriak bilatzen ditu mundu osoko egunkarietan.
delete

Rebelión

Espainolez dago eskuragarri. Menua hainbat gaitan eta herrialdetan banatu da. Gaiei dagokienez, ?Otro mundo es posible’ izenburuaren barruan, gai feminista eta genero-gaiei buruzko artikulu eta elkarrizketak aurki ditzakegu.