delete

IRIN (Humanitarian news and analysis, a ...

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri. Gatazka-eremuei buruzko berri eta ohar eguneratuak dauzka. Gainera, Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoaren eta Nazio Batuen beste batzorde batzuen azken berriak ere biltzen ditu. Herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka, Afrikan, Asian eta Ekialde Ertainean zentratua. Hainbat gai lantzen ditu, hala nola haurrak, hezkuntza, migrazioa, ingurumena eta HIESa, besteak beste.
delete

UN Women (Sexu Berdintasunaren eta Emaku...

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Emakumeen eskubideekin zerikusia duten garrantzizko berriak eskaintzen ditu. Gainera, liburutegi digital bat ere badu, eta, bertan, mundu osoan barrena emakumeek aurre egin beharreko hainbat arazotan espezializatutako argitalpenak dauzkagu ikusgai.
delete

United Nations Populations Fund (UNFPA)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Alabaina, eskuragarri jartzen duen informazio gehiena ingelesez baino ezin da irakurri. Ezkerraldeko menuan, honako ekintza-ildo hauek nabari dira: ‘Reproductive Health’, ‘Gender Equality’, ‘HIV/AIDS’ eta ‘Female Genital Mutilation / Cutting’. ‘Gender Equality’ erlaitzak genero-arrazoiengatiko jazarpenaren esparruko garrantzizko informazioa eskaintzen digu. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: ‘Gender-based violence’, pertsonen salerosketaren gaiari heltzen diona; ‘Women in Emergency situations’,...
delete

Osasunaren Mundu Erakundea (OME)

Ingelesez, espainolez, arabieraz, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Osasun-gaien zerrenda luzea dauka, eta, gai horiek, Osasunaren Munduko Erakundearen proiektu, ekimen, jarduera eta txostenetarako lotura gehiago eskaintzen dituzte. Argitalpenen zerrenda bat ere badu, baita herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat ere. Informazio zabala eskaintzen du sexu- eta ugalketa-osasunarekin zerikusia duen guztiaren inguruan.
delete

United Nations Programme on HIV/AIDS (UN...

Ingelesez, frantsesez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpen, kanpaina eta txosten propioak nabarmentzen dira. Eskualde edo herrialdeen araberako bilaketa egin daiteke.
delete

Osasun Bulego Panamerikarra (OPS)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, gaien araberako bilatzaile bat daukagu. Generoari buruzko atal espezifiko bat ere badu.