United Nations Populations Fund (UNFPA)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Alabaina, eskuragarri jartzen duen informazio gehiena ingelesez baino ezin da irakurri.
Ezkerraldeko menuan, honako ekintza-ildo hauek nabari dira: ‘Reproductive Health’, ‘Gender Equality’, ‘HIV/AIDS’ eta ‘Female Genital Mutilation / Cutting’.
‘Gender Equality’ erlaitzak genero-arrazoiengatiko jazarpenaren esparruko garrantzizko informazioa eskaintzen digu. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: ‘Gender-based violence’, pertsonen salerosketaren gaiari heltzen diona; ‘Women in Emergency situations’, sexu-indarkeria barne; ‘Harmful practices’, emakumeen mutilazio genitala biltzen duena; eta ‘Women’s Rights in Internacional Agreements’.

Honi buruz...

Nazio Batuen garapenerako nazioarteko lankidetzarako agentzia. Emakume, gizon eta haur bakoitzak bizitza osasuntsu bat edukitzeko eskubidea izatea eta guztiontzako aukera-berdintasuna sustatzen du.