Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa (UNHCR)

Ingelesez dago eskuragarri.
Asiloari buruzko informazio-baliabideak dauzka. Herrialdez herrialdeko bilatzaileari esker, testuinguruari buruzko informazio orokorra eskura dezakegu, baita herrialdean errefuxiatutako pertsonei eta hirugarren herrialdeetan errefuxiatutako nazionalei buruzko datuak eskuratu ere. Gainera, ‘Resources’ atalean hainbat estatistika, mapa, argitalpen eta artxibo dauzkagu ikusgai, eta Refworld* webgunean (UHNCRren webgunea, gatazka-eremuetako berriei buruzkoa) zuzenean sartzeko aukera ere badugu.

Honi buruz...

Nazio Batuen erakundea, barneko desplazatu eta errefuxiatuak babesteaz, pertsona horiek beren bizitzak berregin ahal izateko konponbide iraunkorrak bilatzeaz, eta, xede horiek lortzeko, nazioarteko arauen onarpena eta aplikazioa sustatzeaz arduratzen dena.