delete

Genre en Action

Frantsesez dago eskuragarri. Erakundearen baliabideak, beste erakunde eta instituzio batzuetarako loturak eta bibliografia-zerrenda txiki bat biltzen dituzte. Herrialdez herrialdeko informazioa dago, baina ez dauka bilatzailerik. Generoarekin eta garapenarekin, genero-berdintasunarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira.
delete

Ugalketa Hautatuari buruz Informatzeko T...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalaren bitartez, ugalketa-eskubideekin zerikusia duen informazio ugari jaso daiteke. Mexikoko legeria eta errealitatea du ardatz, baina nazioarteko informazioa ere eskaintzen du.
delete

UNICEF (Childinfo)

Ingelesez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzean, gaiaren, argitalpen motaren eta urtearen araberako bilaketak egin daitezke. Zenbait argitalpen frantsesez eta espainolez ere daude ikusgai.
delete

Inter-African committee on traditional p...

Ingelesez dago eskuragarri. Ez dauka bilatzailerik. Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Género y Paz Visibles

Espainolez dago eskuragarri, baina zenbait fitxategi frantsesez, ingelesez eta arabieraz ere eskaintzen ditu, besteak beste. Dokumentu eta ikus-entzunezkoen artxibo zabala dauka, emakumeekin, emakumeen aurkako indarkeriarekin, emakumeen mutilazio genitalarekin eta pertsona desplazatuekin zerikusia duen informazioaz osatua. Gaiaren, herrialdearen, hizkuntzaren, argitaratze-urtearen eta erabilgarritasunaren (ordaintzekoa eta doakoa) araberako bilatzaileak dauzka.
delete

Pikara Magazine

Espainolez dago eskuragarri. Menua honako gai eta azpigai hauetan banatua dago: gorputzak (osasuna, identitateak, emozioak, sexua), fikzioak (kultura, artea, jakintzak), planeta (ekologia, elkartasuna, eskubideak, kontsumoa), sarean (ekintzailetza, sareak, feminismoa, komunikabideak) eta ahotsak (oroimena, historiak, elkarrizketak, iritzia). Hainbat gairi heltzen diete, hala nola genero-indarkeriari, pertsonen salerosketari, LGTTBI herritarrei eta abar. Hitzen araberako bilatzaile bat eta hemeroteka bat eskaintzen ditu.