delete

Pikara Magazine

Espainolez dago eskuragarri. Menua honako gai eta azpigai hauetan banatua dago: gorputzak (osasuna, identitateak, emozioak, sexua), fikzioak (kultura, artea, jakintzak), planeta (ekologia, elkartasuna, eskubideak, kontsumoa), sarean (ekintzailetza, sareak, feminismoa, komunikabideak) eta ahotsak (oroimena, historiak, elkarrizketak, iritzia). Hainbat gairi heltzen diete, hala nola genero-indarkeriari, pertsonen salerosketari, LGTTBI herritarrei eta abar. Hitzen araberako bilatzaile bat eta hemeroteka bat eskaintzen ditu.
delete

Organization for Refuge, Asylum and Migr...

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. LGTTBI errefuxiatuekin zerikusia duten argitalpenak dauzka, eta horietako batzuk espainolez ere daude eskuragarri. Herrialdez herrialdeko informazio zabala eskaintzen du.
delete

Colectiu Lambda

Espainolez eta valentzieraz dago eskuragarri. Dokumentuen atalean, bisexualitateari, giza eskubideei, genero-identitateari, erlijio-gaiei, HIESari eta y LGTB+ pertsonei, eta gazteei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

Gay and Lesbian Alliance Against Defamat...

Ingelesez dago eskuragarri, baina zenbait argitalpen espainolez daude jasota. Komunikabideek LGTTBI pertsonen eskubideekin lotutako gaiei ematen dieten tratamenduari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Internacional Lesbian, Gay, Bisexual, Tr...

Ingelesez, frantsesez, espainolez eta portugesez dago eskuragarri. Bilatzaileak herrialdearen eta gaiaren arabera bilatzeko aukera ematen du, eta honako gai hauek nabarmendu behar dira: herrialdeak asiloa ematen du genero-identitatearekin edota sexu-joerarekin zerikusia duten arrazoiengatik; genero- edo sexu-identitateagatiko gorroto-delituak, astungarritzat jotzen direnak; herrialdeak erabaki dezake GIB-eramaile diren atzerritarrei sarrera ukatzea; eta herrialdeak GIB-eramaile diren atzerritarrak kanpora ditzake. LGTTBI herritarren munduko egoera (datuak, legeria eta...
delete

International Gay & Lesbian Human R...

Ingelesez dago eskuragarri. Beste hizkuntza bat aukeratzen badugu (espainola edo frantsesa, besteak beste), hizkuntza horretan jasota dauden dokumentu interesgarrietara eramaten gaitu. Honako gai hauek nabarmentzen dira, besteak beste: desplazamendu-egoeran dauden emakumeen giza eskubideak, transgenero-pertsonak, sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko nazioarteko dokumentazioa, eta Yogykartako printzipioak.