delete

Giza eskubideen batzorde interamerikarra...

Atal espezifiko batek aukera ematen digu Latinoamerikako zenbait herrialdetan emakumeen giza eskubideak zertan dauden jakiteko: esteka ireki Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Kasu espezifikoak bila daitezke, edo bestela urtearen, herrialdearen edo gaiaren arabera bila dezakegu. Honako hauek nabarmentzen dira: sexu-indarkeria, giza eskubideen defendatzaileak Amerikan, genero-berdintasuna eta emakumeen eskubideak.
delete

Osasun Bulego Panamerikarra (OPS)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, gaien araberako bilatzaile bat daukagu. Generoari buruzko atal espezifiko bat ere badu.
delete

Justiziaren eta Nazioarteko Zuzenbideare...

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Tresnak izeneko atalean, erakundearen argitalpen guztiak daude ikusgai. Bilatzaile batek katalogo osoa mia dezake, eta, katalogoaren barruan, bilaketa dokumentu motaren eta gaiaren arabera egin daiteke. Gaiei dagokienez, nabarmentzekoak dira emakumeekin, migratzaile, desplazatu eta errefuxiatuekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia dutenak.
delete

Ugalketa Hautatuari buruz Informatzeko T...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalaren bitartez, ugalketa-eskubideekin zerikusia duen informazio ugari jaso daiteke. Mexikoko legeria eta errealitatea du ardatz, baina nazioarteko informazioa ere eskaintzen du.
delete

The Center for Gender & Refugee Stu...

Ingelesez dago eskuragarri. Atal batek materialak bilatzeko aukera ematen digu, asilo-kasuei, auziei buruzko material osagarriei, asilo-jarraibideei, generoari eta haurrei buruzko datu-base bati esker. Argitalpenen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko artikuluak daude ikusgai. Gai horiei buruzko beste orri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu. Ez dauka bilatzailerik.