Txileko Unibertsitateko Giza Eskubideen aldeko Zentroa

Espainolez dago eskuragarri.
Argitalpenen erlaitzaren barruko bilatzaileak aukera ematen du bilaketak egilearen, izenburuaren edo gaiaren arabera egiteko. Gai-zerrenda itxia da, eta honako gai hauek biltzen ditu, besteak beste: generoa, emakumeen aurkako indarkeria, migratzaileak, eta berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Informazio akademikoa eskaintzen du betiere, ikerketen, hitzaldien, mintegien eta horrelakoen emaitza.
Generoa, sexualitateak eta giza eskubideak izeneko aldizkari elektronikoa ere eskuragarri dugu, titulatu ondoko emakume eta giza eskubideei buruzko diplometako ikasle ohiek egindako ekarpenekin batera. Zenbaki bakoitzean, gai espezifiko bat garatzen da.

Honi buruz...

Txileko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateari lotua, Latinoamerikan demokraziak sendotzearen alde dihardu lanean, baita giza eskubideak sustatzearen alde ere. Ikerketak egiten ditu honako gai hauen inguruan: Demokrazia, emakumeak, generoa eta giza eskubideak.