Justiziaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen aldeko Zentroa (CEJIL, ingelesezko siglen arabera)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri.
Tresnak izeneko atalean, erakundearen argitalpen guztiak daude ikusgai. Bilatzaile batek katalogo osoa mia dezake, eta, katalogoaren barruan, bilaketa dokumentu motaren eta gaiaren arabera egin daiteke. Gaiei dagokienez, nabarmentzekoak dira emakumeekin, migratzaile, desplazatu eta errefuxiatuekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia dutenak.

Honi buruz...

Amerikako Estatuen Erakundeko kide diren Estatuei giza eskubideak erabiltzen laguntzea du eginkizun, Giza Eskubideen Sistema Inter-amerikarra eta nazioarteko babeseko bestelako mekanismoak eraginkortasunez erabiliz. Auzi estrategikoa erabiltzen du, giza eskubideen urraketekin zerikusia duten kasu paradigmatikoei lehentasuna emanez. Aholkulari-estatusa dauka Amerikako Estatuen Erakundearen eta Nazio Batuen Erakundearen aurrean, eta begiralea da, berriz, Giza Eskubideen Afrikako Batzordearen aurrean.