delete

Governance Indicators Database (DATAGOB)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Gobernagarritasun-adierazleak eskaintzen ditu, honako hauetan antolatuta: a) Sistema demokratikoa; b) Merkatu-sistema; c) Kudeaketa publikoa; d) Zuzenbide-estatua; e) Aldagai sozioekonomikoak. Datu-baseak gobernagarritasun-adierazleen berri ematen dizu, herrialdeen edo herrialde multzoen arabera antolatuta. Adierazle horietan nabarmentzen dira, batetik, emakumeen parte-hartzea lan-merkatuan, eta, bestetik, genero-berdintasuna. Datu-baseak herrialde eta adierazleen arteko konparazioak egitea ahalbidetzen...
delete

Kontseilu ekonomiko eta soziala (ECOSOC)

Ingelesez, errusieraz, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri. Herrialde bakoitzeko egoera ekonomiko eta sozialari buruzko garrantzizko informazioa eskaintzen du. Bilerei buruzko atalean, 2005. urteaz geroztik Kontseiluak izandako batzorde eta bileren transkripzioak eskura ditzakegu. Dokumentazio-atalean, Kontseiluaren hainbat txosten, argitalpen ebazpen eta erabaki ditugu ikusgai. Dokumentuak ingelesez daude jasota.
delete

Consortium for Street Children Resources

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabide desberdinak daude hautatutako hizkuntzaren arabera. Gaien, herrialdeen edo eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka. Gai-zerrenda itxia dago, eta honako gai hauek nabarmentzen dira: generoa, identitatea, migrazioa, sexu-esplotazioa, trafikoa eta indarkeria.
delete

Refworld

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. Gaiaren eta herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, eta, horri esker, kasuen hainbat azterlan eta ikerlan akademiko ditugu ikusgai, ACNUR* erakundeak zein asilo-eskubidearen eremuan diharduten beste zenbait erakundek argitaratuak. Genero-gaiei buruzko azterlan aukera zabala eskaintzen du, asilo-prozesuei loturik. Genero-jazarpenarekin zerikusia duen informazio espezifikoa nabarmentzen da, honako gai hauetan banatuta: genero-berdintasuna eta emakumeak; joera eta identitatea (LGBTI)’; pertsonen salerosketa; ‘herritar zibilen...
delete

Alertnet

Ingelesez dago eskuragarri. Egunkari-informazioa duen orri independentea, gizartearen gai jakin batzuk jorratzen dituena, hala nola klima-aldaketa, berri humanitarioak, ustelkeria, doako lege-aholkularitza eta emakumeen eskubideak, besteak beste. Kontinente edo eskualdeen araberako bilaketak egin daitezke.
delete

Giza eskubideen nazioarteko federazioa (...

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, errusieraz, espainolez, arabieraz eta turkieraz dago eskuragarri. Hasierako orrian, informazio eta txosten berrienak nabarmentzen dira. Gako-hitzetarako bilatzaile orokorra du. Gaien eta eskualdeen araberako informazioa du menuan. Eskualdeak: Afrika, Amerika, Asia, Europa, Ekialdeko Europa eta Erdialdeko Asia, eta Magreb eta Ekialde Ertaina. Eskualde bakoitzetik, herrialdez herrialdeko informazioa jaso dezakegu, zehazkiago: eskualde bakoitzeko FIDHeko kide diren erakundeekiko loturak, berriak eta herrialdez herrialdeko txosten...