delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

UK Visas and Immigration (Home office)

Ingelesez dago eskuragarri. Jatorriko herrialdeko informazioari buruzko atala. Hainbat herrialderi buruzko txostenak aurki daitezke bertan, baita txostenak egiteko erabilitako iturrien berri ematen duen dokumentu bat ere.
delete

Mugarik gabeko erreportariak

Besteak beste, espainolez, portugesez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri. Bost erlaitz dauzka, bakoitza munduko eremu baten adierazgarri: Afrika, Amerika, Asia, Europa/SESB ohia, Maghreb/Ekialde Ertaina. Eremu bakoitzean, informazio-askatasuna urratzen duten kasuak eta horrekin zerikusia duten delituak nabarmentzen dira. Herrialdeen arabera bilatzeko aukera ere badago. Hala, herrialde bakoitzean argitaratutako artikuluak edo garrantzizko berriak ikus ditzakegu. Gure argitalpenen erlaitzak hainbat argitalpen eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta:...
delete

Save the Children

Espainolez dago eskuragarri. Gure dokumentuen izeneko erlaitzean, hainbat argitalpen dauzkagu ikusgai, gai-zerrenda itxi bat eskaintzen dutenak. Migrazioei buruzkoa nabarmentzen da.
delete

Legislation online

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. OSCE Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeari eta ODIHR Instituzio Demokratiko eta Giza Eskubideetarako Bulegoari buruzko informazioa eskaintzen du. Konstituzio edo kode penalak bilatzeko aukera eskaintzen du. Gaiaren araberako bilatzaile bat dauka, eta horrek hainbat gai lotzen ditu, hala nola generoa, migrazioa, pertsonen salerosketa, gorroto-krimenak, erlijio-askatasuna eta giza eskubideen instituzio nazionalak.
delete

Periodismo Humano

Espainolez dago eskuragarri. Berri, artikulu eta erreportajeak eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta: gizartea, ekonomia, migrazioa, emakumea, gatazkak, kulturak eta lankidetza. Atal bakoitzaren barruan, Estatu espainoleko eta munduko beste eskualde batzuetako informazioa jaso dezakegu. Orriaren behealdean, hiru dokumental berezi nabarmentzen dira, emakumeen salerosketari, Guatemalako emakumeei, indarkeriari eta isiltasunari eta Kolonbiako gatazkak argitzeko ahaleginei buruzkoak.