Periodismo Humano

Espainolez dago eskuragarri.
Berri, artikulu eta erreportajeak eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta: gizartea, ekonomia, migrazioa, emakumea, gatazkak, kulturak eta lankidetza. Atal bakoitzaren barruan, Estatu espainoleko eta munduko beste eskualde batzuetako informazioa jaso dezakegu.
Orriaren behealdean, hiru dokumental berezi nabarmentzen dira, emakumeen salerosketari, Guatemalako emakumeei, indarkeriari eta isiltasunari eta Kolonbiako gatazkak argitzeko ahaleginei buruzkoak.

Honi buruz...

Giza eskubideen ikuspegiaren araberako eta irabazi-asmorik gabeko komunikabidea.