Amnistía Internacional

Ingelesez, frantsesez, arabieraz eta espainolez dago eskuragarri.
Online liburutegi bat eta bi bilatzaile dauzka.
Online liburutegiak 50.000 dokumentu baino gehiago dauzka: txostenak, prentsa-komunikatuak eta ekintzarako deiak. Gako-hitzen araberako bilaketa errazak ahalbidetzen ditu, baita bilaketa aurreratuak ere, honako irizpide hauei jarraiki: izenburua, data, herrialdeak, gaiak, hizkuntza eta dokumentu mota.
Bi bilatzaile independente dauzka, herrialdearen edo gaiaren araberakoak. Herrialdez herrialdeko bilatzaileak aukera ematen du, behin herrialde jakin bat kontsultatu ondoren, urtez urteko informazioa aurkitzeko. Gaien araberako bilatzailearen bitartez, AIren txostenak eskura ditzakegu. Gaiaren arabera, lotutako informazioa dakarten beste bilaketa-aukera batzuk zabal daitezke. Hau da, berri eta eguneraketei, garrantzizko edukiei, bideo eta audioei eta baliabideei buruzko informazioa jaso dezakegu, besteak beste.
Emakumeen eskubideei eta sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko informazioa barne.

Honi buruz...

150 herrialde baino gehiagoan dihardu lanean, eta pertsona guztiek beren eskubide guztiak erabiltzea du xede nagusitzat. Horretarako, ikerketak egiten ditu eta salaketa-kanpainak abian jartzen, giza eskubideen aurkako gehiegikeriak deuseztatzeko.