Europako Kontseilua

Ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta errusieraz dago eskuragarri.
Giza eskubideei buruzko atari bat dauka eskuragarri, honako hauetan banatua: a) Babesa: Europan giza eskubideak babesteko indarrean dauden mekanismo guztiekin; b) Sustapena: genero-berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria, gizakien salerosketa —GRETA—, migrazio-eskubideak eta sexu-joerako eta genero-identitateko arrazoiengatiko diskriminazioaren aurkako borroka —LGTB—, besteak beste. Gai bakoitzak link bat dakar berekin, eskubide bakoitzari buruzko informazioarekin, kanpainekin, itunekin eta ikerlanekin batera. Pertsonen salerosketari buruzko gaiari dagokionez, EBko herrialdeek horri buruz egindako txostenak aurki daitezke; c) Gizarte-eskubideen bermea.

Honi buruz...

Estrasburgon egoitza duen giza eskubideen erakundea. Kanpo-bulegoak dauzka, baita nazioarteko beste erakunde batzuekin lotzeko bulegoak ere. 47 Estatuz osatua dago, eta horietatik 28 Europar Batasuneko kide dira. Kide guztiek Giza Eskubideen Europako Hitzarmena sinatu dute.