delete

Giza eskubideen nazioarteko federazioa (...

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, errusieraz, espainolez, arabieraz eta turkieraz dago eskuragarri. Hasierako orrian, informazio eta txosten berrienak nabarmentzen dira. Gako-hitzetarako bilatzaile orokorra du. Gaien eta eskualdeen araberako informazioa du menuan. Eskualdeak: Afrika, Amerika, Asia, Europa, Ekialdeko Europa eta Erdialdeko Asia, eta Magreb eta Ekialde Ertaina. Eskualde bakoitzetik, herrialdez herrialdeko informazioa jaso dezakegu, zehazkiago: eskualde bakoitzeko FIDHeko kide diren erakundeekiko loturak, berriak eta herrialdez herrialdeko txosten...
delete

Colectiva Mujer y Salud

Espainolez, ingelesez, italieraz, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Ez dauka bilatzailerik. Dokumentazio-zentroa izeneko erlaitzean, emakumeen eskubideei dagokienez Estatuan eta nazioartean indarrean dauden araudiak kontsulta daitezke. Bestelako argitalpenen atalean, berriz, sexu-eskubideen, ugalketa-eskubideen, emakumeen aurkako indarkeriaren eta genero-berdintasunaren esparruko hainbat gai daude ikusgai. Erakundearen zereginari buruzko kategoriaren barruan, argitalpenen atalean, generoari, abortuari eta emakume migratzaileei buruzko zenbait liburu dauzkagu...
delete

Refworld

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. Gaiaren eta herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, eta, horri esker, kasuen hainbat azterlan eta ikerlan akademiko ditugu ikusgai, ACNUR* erakundeak zein asilo-eskubidearen eremuan diharduten beste zenbait erakundek argitaratuak. Genero-gaiei buruzko azterlan aukera zabala eskaintzen du, asilo-prozesuei loturik. Genero-jazarpenarekin zerikusia duen informazio espezifikoa nabarmentzen da, honako gai hauetan banatuta: genero-berdintasuna eta emakumeak; joera eta identitatea (LGBTI)’; pertsonen salerosketa; ‘herritar zibilen...
delete

Yahoo news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Errefuxiatuentzako Norvegiar Kontseilua

Espainolez, norvegieraz eta ingelesez dago eskuragarri. Bilatzailean zenbait hitz sar daitezke, hala nola “generoa” edo “emakumeak”, eta informazio ugari dakar artikulu eta txostenetan jasota.
delete

Watchlist on Children and Armed Conflict

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabideen erlaitzean (kontsultak) hainbat txosten aurki ditzakegu, haurren eta gatazka armatuen arteko erlazioa zertan den argitzen digutenak. Nazioarteko legez eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenez osatutako zerrenda zabala eskaintzen du. Gainera, herrialde-zerrenda bat ere badu, eta herrialde bakoitzeko haurren egoerarekin zerikusia duen informazioa kontsulta dezakegu bertan.