Giza eskubideen nazioarteko federazioa (FIDH)

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, errusieraz, espainolez, arabieraz eta turkieraz dago eskuragarri.
Hasierako orrian, informazio eta txosten berrienak nabarmentzen dira. Gako-hitzetarako bilatzaile orokorra du. Gaien eta eskualdeen araberako informazioa du menuan.
Eskualdeak: Afrika, Amerika, Asia, Europa, Ekialdeko Europa eta Erdialdeko Asia, eta Magreb eta Ekialde Ertaina. Eskualde bakoitzetik, herrialdez herrialdeko informazioa jaso dezakegu, zehazkiago: eskualde bakoitzeko FIDHeko kide diren erakundeekiko loturak, berriak eta herrialdez herrialdeko txosten espezifikoak.
Hainbat gai aurki ditzakegu bertan, besteak beste, giza eskubideen defendatzaileak, nazioarteko justizia, terrorismoa, heriotza-zigorra, emakumeen giza eskubideak, globalizazioa eta giza eskubideak, migratzaileen eskubideak, behartutako desagertzeak eta Nazio Batuak.

Honi buruz...

Biktimak babesteko, giza eskubideen urraketak prebenitzeko eta arduradunak judizialki epaitzeko hobekuntza zehatzak lortzeko ahaleginean dihardu.