Colectiva Mujer y Salud

Espainolez, ingelesez, italieraz, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri.
Ez dauka bilatzailerik. Dokumentazio-zentroa izeneko erlaitzean, emakumeen eskubideei dagokienez Estatuan eta nazioartean indarrean dauden araudiak kontsulta daitezke. Bestelako argitalpenen atalean, berriz, sexu-eskubideen, ugalketa-eskubideen, emakumeen aurkako indarkeriaren eta genero-berdintasunaren esparruko hainbat gai daude ikusgai.
Erakundearen zereginari buruzko kategoriaren barruan, argitalpenen atalean, generoari, abortuari eta emakume migratzaileei buruzko zenbait liburu dauzkagu ikusgai.
Nabarmentzekoak dira Emakumeen herritartasun-jardunaren behatokian jasotako ikerlanak. Feminizidioari buruz egin dituzten ikerketak oso garrantzitsuak dira.
Webgune interesgarrien atalean, berriz, beste web-orri interesgarri batzuetarako loturen zerrenda jaso da, balio handikoa dena.

Honi buruz...

Erakunde feminista, bizitzaren etapa eta baldintza guztietan emakumeen osasun integrala sustatzen duena emakumeen giza eskubideak defendatuz, eta bereziki sexu- eta ugalketa-eskubideei dagokienez.