delete

International Gay & Lesbian Human R...

Ingelesez dago eskuragarri. Beste hizkuntza bat aukeratzen badugu (espainola edo frantsesa, besteak beste), hizkuntza horretan jasota dauden dokumentu interesgarrietara eramaten gaitu. Honako gai hauek nabarmentzen dira, besteak beste: desplazamendu-egoeran dauden emakumeen giza eskubideak, transgenero-pertsonak, sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko nazioarteko dokumentazioa, eta Yogykartako printzipioak.
delete

World Courts (nazioarteko, eskualdeko et...

Ingelesez dago eskuragarri. Munduko hainbat gorte eta batzordek (eskualdekoak, nazioartekoak edo gatazkaren batean espezializatuak) Giza Eskubideei buruz emandako epaiak bilatzeko aukera eskaintzen du. Kasu bakoitzaren gomendioak ere biltzen ditu. Gainera, auzitegien epaiak berraztertzeko aukera eskaintzen du bortxaketa gerra-arma gisa erabilitako kasuetan (emakumeen aurkako sexu-erasoak gatazka armatuetan).
delete

Diagonal egunkaria

Espainolez dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Internacional Center for Research on Wom...

Ingelesez dago eskuragarri. Online argitalpen-katalogoa dauka, eta txosten politikoak, jarduteko tresnak eta beste aurki daitezke bertan. Gako-hitzaren, gaiaren, argitalpen motaren eta urtearen arabera egin daitezke bilaketak. Emakumeen egoerari buruzko txostenak argitaratzen dituzte, bakarka edo beste zenbait erakunderekin elkarlanean. Hainbat jai jorratzen dituzte, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria eta haurren ezkontza.
delete

Escola de Cultura de Pau (Bartzelonako U...

Ingelesez, espainolez eta katalanez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzak datu-basearen lotura dakar, eta azken hori hiru kategoriatan zabaltzen da: gatazka armatuak, tentsioak eta bake-prozesuak. Kategoria bakoitzak herrialde-zerrenda bat dakar, eskualdez eskualdekoa: Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ekialde Ertaina. Tentsioen eta bake-prozesuen kategorietan, herrialdeari buruzko laburpena, jatorria, urtez urteko bilakaera eta informazio orokorra aurki ditzakegu (biztanleria, demografia, giza garapeneko indizea, gastu militarra, hizkuntzak, erlijioa eta abar)....
delete

UN Women (Sexu Berdintasunaren eta Emaku...

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Emakumeen eskubideekin zerikusia duten garrantzizko berriak eskaintzen ditu. Gainera, liburutegi digital bat ere badu, eta, bertan, mundu osoan barrena emakumeek aurre egin beharreko hainbat arazotan espezializatutako argitalpenak dauzkagu ikusgai.