delete

Global Alliance Against Traffic in Women...

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Garrantzizko berriez gain, giza eskubideei eta pertsonen salerosketari buruzko argitalpenak biltzen ditu, zehazkiago, emakumeen sexu- eta lan-esplotazioarekin zerikusia duten argitalpenak. Informazioa ez dago herrialdeen arabera banatuta.
delete

Woman Stats Maps

Ingelesez dago eskuragarri. Munduko herrialde guztietako emakumeen egoerari buruzko informazioa biltzen du. Datu-baseaz gain, mapei eta grafikoei buruzko atala ere nabarmendu behar da. Izan ere, mapa horiek aukera ematen digute munduko hainbat tokitako emakumeen egoeraren berri izateko eta egoerak konparatzeko, aldagai jakin batzuetatik abiatuta. Datu-basean sartu nahi duenak alta hartu behar du, doan. Aldagai asko dauzka, honako atal hauetan antolatuta: a) Emakumearen segurtasun fisikoa; b) Emakumearen segurtasun ekonomikoa; c) Emakumearen lege-segurtasuna; d)...
delete

Osasunaren Mundu Erakundea (OME)

Ingelesez, espainolez, arabieraz, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Osasun-gaien zerrenda luzea dauka, eta, gai horiek, Osasunaren Munduko Erakundearen proiektu, ekimen, jarduera eta txostenetarako lotura gehiago eskaintzen dituzte. Argitalpenen zerrenda bat ere badu, baita herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat ere. Informazio zabala eskaintzen du sexu- eta ugalketa-osasunarekin zerikusia duen guztiaren inguruan.
delete

Human Rights Watch

Besteak beste, arabieraz, frantsesez, ingelesez, alemanez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri. Erakundearen txosten berriak nabarmentzen dira. Argitalpenen atalean bilatzaile bat dauka, bi bilaketa-irizpiderekin: gaia eta herrialdea. Besteak beste, LGBTen eskubideei, emakumearen eskubideei eta etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa eskaintzen du. Gaien atalean, gai orokorren edo azpigaien arabera bila daiteke informazioa. Herrialdeen atalean, kontinentearen edo herrialde jakin baten arabera bila dezakegu informazioa. Hautatutako hizkuntzaren arabera,...
delete

Centre for Reproductive Rights

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Baliabideen liburutegiko atalean, hainbat txosten, mapa eta artikulu dauzkagu ikusgai. Ugalketa-eskubideak, emakumeen eskubideen urraketak, abortua eta giza eskubideak eta beste zenbait gai nabarmentzen dira.
delete

The Social Insitutions and Gender Index ...

Ingelesez dago eskuragarri. Honako atal hauetan banatzen da: a) SIGIri buruz (ekimenaren jatorria eta helburua azaltzen ditu); b) 2012ko sailkapenak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen herrialdeetako indizearen sailkapena erakusten du); c) Datuak (diskriminazioaren mapa erakusten du, eta SIGI adierazlea ateratzeko aldagai eta iturriak azaltzen ditu); d) Sortu zure SIGI; e) Herrialdez herrialdeko profilak (SIGI indizeari buruzko txostenak herrialdez herrialde); eta f) Metodologia. ‘Country profiles’ atalean, berriz, herrialde bakoitzeko...