Woman Stats Maps

Ingelesez dago eskuragarri.
Munduko herrialde guztietako emakumeen egoerari buruzko informazioa biltzen du. Datu-baseaz gain, mapei eta grafikoei buruzko atala ere nabarmendu behar da. Izan ere, mapa horiek aukera ematen digute munduko hainbat tokitako emakumeen egoeraren berri izateko eta egoerak konparatzeko, aldagai jakin batzuetatik abiatuta.
Datu-basean sartu nahi duenak alta hartu behar du, doan. Aldagai asko dauzka, honako atal hauetan antolatuta: a) Emakumearen segurtasun fisikoa; b) Emakumearen segurtasun ekonomikoa; c) Emakumearen lege-segurtasuna; d) Emakumearen segurtasuna komunitatean; e) Emakumearen segurtasuna familian; f) Segurtasuna amatasunean; g) Emakumearen segurtasuna espazio publikoan; h) Segurtasuna emakumearengan egindako komunitate-inbertsioen bidez; i) Emakumearen segurtasuna estatuaren aurrean; j) Datu osagarriak.
Bilaketak egin daitezke aldagai bat edo gehiago herrialde batekin edo gehiagorekin lotuz. Emaitzak urtearen, iturriaren eta iturri motaren arabera bila daitezke, goranzko edo beheranzko dataren arabera ordenatuta.

Honi buruz...

Emakumeen segurtasunaren eta estatuen segurtasunaren, egonkortasunaren eta portaeraren arteko harremana ebaluatzeko proiektua. Datu-basea erabiltzen du munduko toki desberdinetan emakumeek bizi duten egoerari buruzko informazioa biltzeko.