Human Rights Watch

Besteak beste, arabieraz, frantsesez, ingelesez, alemanez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri.
Erakundearen txosten berriak nabarmentzen dira. Argitalpenen atalean bilatzaile bat dauka, bi bilaketa-irizpiderekin: gaia eta herrialdea. Besteak beste, LGBTen eskubideei, emakumearen eskubideei eta etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa eskaintzen du.
Gaien atalean, gai orokorren edo azpigaien arabera bila daiteke informazioa. Herrialdeen atalean, kontinentearen edo herrialde jakin baten arabera bila dezakegu informazioa.
Hautatutako hizkuntzaren arabera, argitalpen desberdinak eskura ditzakegu.

Honi buruz...

Nazioarteko erakunde independentea, giza eskubideen defentsaren eta babesaren alde lan egiten duena. Ikerkuntzan dihardu eta politikan eragin nahi du, oinarri juridiko batzuk ezartzeko, eta, horrela, pertsona guztiek giza eskubideak guztiz erabili ahal izateko.