The Social Insitutions and Gender Index (Organisation for Economic Co-Operation and Development)

Ingelesez dago eskuragarri.
Honako atal hauetan banatzen da: a) SIGIri buruz (ekimenaren jatorria eta helburua azaltzen ditu); b) 2012ko sailkapenak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen herrialdeetako indizearen sailkapena erakusten du); c) Datuak (diskriminazioaren mapa erakusten du, eta SIGI adierazlea ateratzeko aldagai eta iturriak azaltzen ditu); d) Sortu zure SIGI; e) Herrialdez herrialdeko profilak (SIGI indizeari buruzko txostenak herrialdez herrialde); eta f) Metodologia.
‘Country profiles’ atalean, berriz, herrialde bakoitzeko genero-desberdintasunari buruzko informazioa jaso da, egindako txostenen arabera. Informazioa honako gai hauetan sailkatu da: diskriminazioak familian, osotasun fisikoa, ondorengotza-diskriminazioak, baliabide eta eskubide murriztuak, askatasun zibil murriztuak, eta sailkapena eta balioespena SIGI indizearen arabera.

Honi buruz...

SIGI indizea (Social Institutions and Gender Index), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Garapen Zentroaren ekimen bati jarraiki sortu da. Genero-desberdintasunaren azpian dauden arrazoietarako neurri berritzaile bat izateko asmoa du. Neurri hau ez da ondorioetan zentratzen, ondorioen sorburuan dauden arrazoietan baizik.