delete

Eskualdeko artikulazio feminista

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, hainbat liburu daude eskuragarri. Emakumeen eskubideekin, indarkeriarekin eta sexu-indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. Herrialdez herrialdeko informazioa ere eskaintzen du. Berriei buruzko atal bat ere badu. Nabarmentzekoa da Epai Judizialen Behatokia. Haren erabiltzaile izan nahi duenak harpidetu egin behar du, zer herrialderi buruzko informazioa nahi duen adierazita: Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador edo Peru.
delete

Humanas Colombia

Espainolez eta ingelesez dago eskuragarri. Orriaren eskuinaldean, erakundeak lantzen dituen gai guztiak dauzkagu. Bakoitzean klik eginez gero, beste lotura batzuk zabaltzen dira, lotutako argitalpenen berri ematen digutenak. Emakume migratzaileak, sexu-indarkeria eta beste gai batzuk nabarmentzen dira.
delete

Giza eskubideen batzorde interamerikarra...

Atal espezifiko batek aukera ematen digu Latinoamerikako zenbait herrialdetan emakumeen giza eskubideak zertan dauden jakiteko: esteka ireki Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Kasu espezifikoak bila daitezke, edo bestela urtearen, herrialdearen edo gaiaren arabera bila dezakegu. Honako hauek nabarmentzen dira: sexu-indarkeria, giza eskubideen defendatzaileak Amerikan, genero-berdintasuna eta emakumeen eskubideak.
delete

Osasun Bulego Panamerikarra (OPS)

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, gaien araberako bilatzaile bat daukagu. Generoari buruzko atal espezifiko bat ere badu.
delete

Justiziaren eta Nazioarteko Zuzenbideare...

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Tresnak izeneko atalean, erakundearen argitalpen guztiak daude ikusgai. Bilatzaile batek katalogo osoa mia dezake, eta, katalogoaren barruan, bilaketa dokumentu motaren eta gaiaren arabera egin daiteke. Gaiei dagokienez, nabarmentzekoak dira emakumeekin, migratzaile, desplazatu eta errefuxiatuekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia dutenak.
delete

Ugalketa Hautatuari buruz Informatzeko T...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalaren bitartez, ugalketa-eskubideekin zerikusia duen informazio ugari jaso daiteke. Mexikoko legeria eta errealitatea du ardatz, baina nazioarteko informazioa ere eskaintzen du.