delete

Txileko Unibertsitateko Giza Eskubideen ...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzaren barruko bilatzaileak aukera ematen du bilaketak egilearen, izenburuaren edo gaiaren arabera egiteko. Gai-zerrenda itxia da, eta honako gai hauek biltzen ditu, besteak beste: generoa, emakumeen aurkako indarkeria, migratzaileak, eta berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Informazio akademikoa eskaintzen du betiere, ikerketen, hitzaldien, mintegien eta horrelakoen emaitza. Generoa, sexualitateak eta giza eskubideak izeneko aldizkari elektronikoa ere eskuragarri dugu, titulatu ondoko emakume eta giza eskubideei buruzko...
delete

Giza Eskubideen aldeko Institutu Interam...

Espainolez, ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Atalen erlaitzean, argitaletxe eta argitalpenen berri izan dezakegu. Askotariko informazioak jaso ditzakegu bertan, formatu digitalean eta PDFan deskargatzeko modukoan, edo inprimatutako bertsioa ordainduta, harpidetu beharrik gabe. Hainbat gai garatzen dira, eta migratzaile eta errefuxiatuak batetik, eta emakumeak bestetik, nabarmentzen dira guztien artean. Aukera beretik, gako-hitzen araberako bilatzaile bat eskura dezakegu.
delete

Kolombiako herriaren defentsa bulegoa

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean barne-argitalpenak eta kanpo-argitalpenak bereizten dira. Testuak gaien arabera multzokatu dira; emakumearen gaia eta familia barneko indarkeriaren gaia nabarmentzen dira barne-argitalpenetan, eta adingabeen salerosketa kanpo-argitalpenetan, hurrenez hurren.
delete

La Cuerda

Espainolez dago eskuragarri. Orri nagusian, La Cuerda egunkariari buruzko eta argitaratutako azken zenbakiari buruzko informazioa eskaintzen da, PDFn deskarga daitekeena.
delete

Eskualdeko artikulazio feminista

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalean, hainbat liburu daude eskuragarri. Emakumeen eskubideekin, indarkeriarekin eta sexu-indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira. Herrialdez herrialdeko informazioa ere eskaintzen du. Berriei buruzko atal bat ere badu. Nabarmentzekoa da Epai Judizialen Behatokia. Haren erabiltzaile izan nahi duenak harpidetu egin behar du, zer herrialderi buruzko informazioa nahi duen adierazita: Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador edo Peru.