Giza Eskubideen aldeko Institutu Interamerikarra (IIDH)

Espainolez, ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri.
Atalen erlaitzean, argitaletxe eta argitalpenen berri izan dezakegu. Askotariko informazioak jaso ditzakegu bertan, formatu digitalean eta PDFan deskargatzeko modukoan, edo inprimatutako bertsioa ordainduta, harpidetu beharrik gabe. Hainbat gai garatzen dira, eta migratzaile eta errefuxiatuak batetik, eta emakumeak bestetik, nabarmentzen dira guztien artean. Aukera beretik, gako-hitzen araberako bilatzaile bat eskura dezakegu.

Honi buruz...

Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak eta Costa Ricako Errepublikak sinatutako hitzarmenari jarraiki sortua. Giza eskubideei buruzko irakaskuntza eta ikerketa akademikoaren inguruko munduko zentro nagusietako bat da, diziplina anitzeko ikuspegia dauka, eta Amerikako arazoei ematen die lehentasuna.