delete

Mujeres en Red

Espainolez dago eskuragarri. Gaurkotasun-informazioa eskaintzen du: bideoak, artikuluak, blogak eta argitalpen interesgarriak. Gaien erlaitzean sakatuta, zerrenda zabala zabaltzen da. Honako hauek nabari dira: sexu- eta ugalketa-eskubideak, berdintasun-politikak, prostituzioa eta fundamentalismoak, besteak beste. Gai bakoitzari buruzko iritzi-artikuluak, hausnarketak edo gaurkotasun-informazioa eskura ditzakegu
delete

Humanas Colombia

Espainolez eta ingelesez dago eskuragarri. Orriaren eskuinaldean, erakundeak lantzen dituen gai guztiak dauzkagu. Bakoitzean klik eginez gero, beste lotura batzuk zabaltzen dira, lotutako argitalpenen berri ematen digutenak. Emakume migratzaileak, sexu-indarkeria eta beste gai batzuk nabarmentzen dira.
delete

The Center for Gender & Refugee Stu...

Ingelesez dago eskuragarri. Atal batek materialak bilatzeko aukera ematen digu, asilo-kasuei, auziei buruzko material osagarriei, asilo-jarraibideei, generoari eta haurrei buruzko datu-base bati esker. Argitalpenen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko artikuluak daude ikusgai. Gai horiei buruzko beste orri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu. Ez dauka bilatzailerik.
delete

Women living Under Muslim Laws

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri, besteak beste. Hainbat gairi buruzko baliabideak eskaintzen ditu, argitalpen, gai eta azpigaien arabera sailkatuak herrialde- eta eskualde-zerrenda zabalean. Hona hemen gai nagusiak: lesbianak, gayak, bisexualak, transgeneroa, haurren ezkontza, behartutako ezkontza, sexu-indarkeria, etxeko indarkeria, genero-indarkeria, genero-berdintasuna, emakumeen eskubideak, emakumeen mutilazio genitala, genero-identitatea, sexu-joera, Giza Eskubideen aldeko emakumeak eta ohorezko krimenak.
delete

La Cuerda

Espainolez dago eskuragarri. Orri nagusian, La Cuerda egunkariari buruzko eta argitaratutako azken zenbakiari buruzko informazioa eskaintzen da, PDFn deskarga daitekeena.
delete

Emakumeen Eskubideen eta Garapenaren ald...

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen atalak gai-zerrenda itxia eskaintzen du, eta emakumeen eskubideak eta genero-berdintasuna nabarmentzen dira horien artean.