delete

El Diario

Espainolez dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Munduko medikuak

Ingelesez, espainolez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri, baita katalanez, galegoz eta euskaraz ere. Liburutegi-atalean elkartearen memoriak daude ikusgai, baita albisteak, txostenak, dokumentuak eta buletinak ere. Guztia erakundearen jarduerei lotua. Bere zereginarekin zerikusia duten gaiei buruzko aldizkari bat ere badu. Bilaketak gako-hitzaren eta dokumentu motaren arabera egin daitezke.
delete

Txileko Unibertsitateko Giza Eskubideen ...

Espainolez dago eskuragarri. Argitalpenen erlaitzaren barruko bilatzaileak aukera ematen du bilaketak egilearen, izenburuaren edo gaiaren arabera egiteko. Gai-zerrenda itxia da, eta honako gai hauek biltzen ditu, besteak beste: generoa, emakumeen aurkako indarkeria, migratzaileak, eta berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Informazio akademikoa eskaintzen du betiere, ikerketen, hitzaldien, mintegien eta horrelakoen emaitza. Generoa, sexualitateak eta giza eskubideak izeneko aldizkari elektronikoa ere eskuragarri dugu, titulatu ondoko emakume eta giza eskubideei buruzko...
delete

United Nations Populations Fund (UNFPA)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Alabaina, eskuragarri jartzen duen informazio gehiena ingelesez baino ezin da irakurri. Ezkerraldeko menuan, honako ekintza-ildo hauek nabari dira: ‘Reproductive Health’, ‘Gender Equality’, ‘HIV/AIDS’ eta ‘Female Genital Mutilation / Cutting’. ‘Gender Equality’ erlaitzak genero-arrazoiengatiko jazarpenaren esparruko garrantzizko informazioa eskaintzen digu. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: ‘Gender-based violence’, pertsonen salerosketaren gaiari heltzen diona; ‘Women in Emergency situations’,...
delete

Hungariako Helsinki Batzordea

Ingelesez eta hungarieraz dago eskuragarri. Argitalpenen atal bat dakar, baina ez dauka bilatzailerik. Giza eskubideei, asiloari eta migrazioei buruzko legeriaren (Hungariako legeriaren, batik bat) informazio eguneratua eskaintzen du. Gobernu- eta lege-dokumentuak biltzen ditu, baita epai osoak ere. Errefuxiatu eta migratzaileen atalean, proiektuen erlaitzean, GENSEN proiektuan sar gaitezke (ikus CEAR*). Dokumentuen erlaitza eta ‘Refugee Law Reader’ izeneko erlaitza ere ditugu eskuragarri, informazioa kontsultatzeko.
delete

The Danish Immigration Service (Udlændin...

Ingelesez eta danieraz dago eskuragarri. Danimarkan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: baimen motak, izapidetze moduak eta abar. ‘Publications’ erlaitzak bilatzaile bat dauka, lortu nahi dugun argitalpena aurkitzeko lagungarria. Bilaketak honako hauen arabera egin ditzakegu: a) Eduki mota: ‘Fact-Finding Report’ atalean, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu gutxi gorabehera, 1997az geroztik gaur egun arte eginak; b) Gaia: ‘Asylum’ gaian, hainbat herrialderi buruzko 50 txosten aurki ditzakegu, gutxi gorabehera, 1997tik gaur egun...