European Migration Network

Ingelesez dago eskuragarri.
Migrazioarekin, asiloarekin, mugen kontrolarekin eta babes-mekanismoekin zerikusia duten gaiei buruzko berriak eta urteko txostenak biltzen ditu.
e-library erlaitzak aukera ematen digu informazioa honako hauen arabera iragazteko: a) Gaia; b) Barne-gaietako politikak; c) Azpipolitikak; d) Dokumentu mota. Barne-gaietako politiken artean, immigrazioa, asiloa eta krimen antolatua eta pertsonen trafikoa bereizten dira. Hautatutako politikaren arabera, azpipolitiken atala zabaltzen da.
Beste webgune lotura batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola EBren pertsonen salerosketaren aurkako webgunea, EBren immigrazioaren aurkako ataria, Europako migrazio-sarea eta Integrazioari buruzko Europako webgunea.

Honi buruz...

Barne-gaiei buruzko informazio eguneratua jartzen du Europar Batasuneko estatu kideen eta instituzioen eskura.