Besteak beste, arabieraz, frantsesez, ingelesez, alemanez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri. Erakundearen txosten berriak nabarmentzen dira. Argitalpenen atalean bilatzaile bat dauka, bi bilaketa-irizpiderekin: gaia eta herrialdea. Besteak beste, LGBTen eskubideei, emakumearen eskubideei eta etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa eskaintzen du. Gaien atalean, gai orokorren edo azpigaien arabera bila daiteke informazioa. Herrialdeen atalean, kontinentearen edo herrialde jakin baten arabera bila dezakegu informazioa. Hautatutako hizkuntzaren arabera,...