delete

Yahoo news

Besteak beste, ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Errefuxiatuentzako Norvegiar Kontseilua

Espainolez, norvegieraz eta ingelesez dago eskuragarri. Bilatzailean zenbait hitz sar daitezke, hala nola “generoa” edo “emakumeak”, eta informazio ugari dakar artikulu eta txostenetan jasota.
delete

Watchlist on Children and Armed Conflict

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabideen erlaitzean (kontsultak) hainbat txosten aurki ditzakegu, haurren eta gatazka armatuen arteko erlazioa zertan den argitzen digutenak. Nazioarteko legez eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenez osatutako zerrenda zabala eskaintzen du. Gainera, herrialde-zerrenda bat ere badu, eta herrialde bakoitzeko haurren egoerarekin zerikusia duen informazioa kontsulta dezakegu bertan.
delete

Gender Jurisprudence and International C...

Ingelesez dago eskuragarri. Datu-base bat da, eta nazioarteko gorte eta auzitegiek emandako epaiak eta garrantzizko beste hainbat dokumentu biltzen ditu gatazka-egoeretan sortutako sexu- eta genero-indarkeriari loturik. ‘Gender Jurisprudence Collection’ erlaitzari esker, bilatzaile bikaina eskura dezakegu, hiru bilaketa mota egiteko aukera ematen diguna: ‘Search Collections’, ‘Browse Collections’ eta ‘Search by Keywords’.
delete

Rebelión

Espainolez dago eskuragarri. Menua hainbat gaitan eta herrialdetan banatu da. Gaiei dagokienez, ?Otro mundo es posible’ izenburuaren barruan, gai feminista eta genero-gaiei buruzko artikulu eta elkarrizketak aurki ditzakegu.
delete

Mediterraneoko Emakumeak

Ingelesez, frantsesez, espainolez eta arabieraz dago eskuragarri. Gaien eta herrialdeen arabera banatzen du garrantzizko informazioa. Adituen txostenak eta nazioarteko erakunde eta estatuko agentzien txostenak uztartzen ditu. Nabarmentzekoa da emakumeen eskubideekin, generoarekin, homofobiarekin, eskubide-berdintasunarekin, immigrazioarekin, sexismoarekin, indarkeriarekin eta bortxaketekin zerikusia duen informazioa.