Inmigration and refugee board of Canada

Ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.
Kanadan atzerritar direnentzako informazio baliagarria eskaintzen du: asiloa, bizileku-baimena eta horrelakoak eskatzeko izapideak.
‘Refugee claims’ erlaitzean ‘National Documentation Packages’ atala dugu, eta, bertan, bi bilatzaile: a) ‘National Documentation Packages’ (esteka ireki), giza eskubideei, segurtasun-baldintzei eta errefuxiatu-egoera zehazteko garrantzizkoak diren beste gai batzuei buruzko hainbat dokumentu hautatu biltzen dituena. Dokumentuak herrialdez herrialde antolatu dira. Besteak beste, informazioa honako atal hauetan banatu da: informazio orokorra eta mapak, giza eskubideak, jarduera politikoak eta erakundeak, botere judiziala eta legala eta sistema penalak, polizia eta segurtasun-indarrak, komunikabideen askatasunak, erlijioa, eta nazionalitatea, etnia eta arraza. Generoari, etxeko indarkeriari eta haurrei buruzko atala eta sexu-joerari buruzko atalak nabarmentzen dira; b) ‘Responses to Information Requests’ (esteka ireki), Ikerketa Zuzendaritzari aurkeztutako asilo-egoera jakin bati buruzko informazio-eskaerei emandako erantzunak biltzen dituena. Bilaketak egin daitezke testu librearen, herrialdearen eta/edo argitaratze-daten arabera.

Honi buruz...

Kanadaren mendeko administrazio-auzitegia, immigrazio- eta asilo-gaietan erabakiak hartu behar dituena. Lau dibisio dauzka: Errefuxiatuak babesteko dibisioa, Errefuxiatuak babesteko apelazio-dibisioa, Immigrazio-dibisioa, eta Immigrazio-apelazioen dibisioa.