delete

Consortium for Street Children Resources

Ingelesez dago eskuragarri. Baliabide desberdinak daude hautatutako hizkuntzaren arabera. Gaien, herrialdeen edo eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka. Gai-zerrenda itxia dago, eta honako gai hauek nabarmentzen dira: generoa, identitatea, migrazioa, sexu-esplotazioa, trafikoa eta indarkeria.
delete

Asylumlaw.org

Ingelesez dago eskuragarri. Asiloari buruzko bilaketak egiteko aukera ematen du, herrialdearen eta gaiaren arabera. Hiru kategoria nabarmentzen dira: 1) Asilo-eskatzaileak; 2) Kasuetarako laguntza; eta 3) Lege-tresnak. Datu-base handia da, eta hainbat gairi buruzko dokumentu eta ikerlanak biltzen ditu. LGBTI pertsonei, emakumeen mutilazio genitalari eta sexu-indarkeriari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen du.
delete

El Diario

Espainolez dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Women living Under Muslim Laws

Ingelesez, frantsesez eta arabieraz dago eskuragarri, besteak beste. Hainbat gairi buruzko baliabideak eskaintzen ditu, argitalpen, gai eta azpigaien arabera sailkatuak herrialde- eta eskualde-zerrenda zabalean. Hona hemen gai nagusiak: lesbianak, gayak, bisexualak, transgeneroa, haurren ezkontza, behartutako ezkontza, sexu-indarkeria, etxeko indarkeria, genero-indarkeria, genero-berdintasuna, emakumeen eskubideak, emakumeen mutilazio genitala, genero-identitatea, sexu-joera, Giza Eskubideen aldeko emakumeak eta ohorezko krimenak.
delete

Forced Migration online (FMO), Refugee S...

Ingelesez dago eskuragarri. Ikerketarako baliabideen erlaitzaren bitartez gaien atalean sartzen gara, eta bertan gai-zerrenda zabala aurkitzen dugu: emakumeak, aberrigabezia, sexu-indarkeria, emakumearen aurkako indarkeria, asiloa Europan, pertsonen trafikoa eta salerosketa, barne-desplazamendua, herri indigenak, arazo psikosozialak, itzulera eta integrazioa, eta gazteak, besteak beste. Liburutegi digitalaren erlaitzean, berriz, hainbat gai eta tokiri buruzko dokumentuak biltzen dira, errefuxiatuei lotuak.
delete

United Nations Populations Fund (UNFPA)

Ingelesez, frantsesez eta espainolez dago eskuragarri. Alabaina, eskuragarri jartzen duen informazio gehiena ingelesez baino ezin da irakurri. Ezkerraldeko menuan, honako ekintza-ildo hauek nabari dira: ‘Reproductive Health’, ‘Gender Equality’, ‘HIV/AIDS’ eta ‘Female Genital Mutilation / Cutting’. ‘Gender Equality’ erlaitzak genero-arrazoiengatiko jazarpenaren esparruko garrantzizko informazioa eskaintzen digu. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: ‘Gender-based violence’, pertsonen salerosketaren gaiari heltzen diona; ‘Women in Emergency situations’,...