delete

Mugarik gabeko erreportariak

Besteak beste, espainolez, portugesez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri. Bost erlaitz dauzka, bakoitza munduko eremu baten adierazgarri: Afrika, Amerika, Asia, Europa/SESB ohia, Maghreb/Ekialde Ertaina. Eremu bakoitzean, informazio-askatasuna urratzen duten kasuak eta horrekin zerikusia duten delituak nabarmentzen dira. Herrialdeen arabera bilatzeko aukera ere badago. Hala, herrialde bakoitzean argitaratutako artikuluak edo garrantzizko berriak ikus ditzakegu. Gure argitalpenen erlaitzak hainbat argitalpen eskaintzen ditu, honako atal hauetan banatuta:...
delete

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF)

Ingelesez dago eskuragarri. Lekuan bertako egoerari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bilaketak egiteko zenbait modu erabil daitezke. Menu nagusian: a) erakundearekin edo erakundeak diharduen herrialdeekin zerikusia duten azken berriak nabarmentzen ditu; b) baliabideen atalean, lekuan bertan diharduten pertsonek idatzitako blogak ditugu ikusgai. MSFren guneei buruzko atala honako hauekin lotzen da: a) MSFk diharduen herrialdeetan eskuragarri dituen webguneak, tokiko hizkuntzatan kontsulta daitezkeenak; b) MSFk antolatutako kanpainei (sexu-indarkeria, eta sexu- eta...
delete

International Gay & Lesbian Human R...

Ingelesez dago eskuragarri. Beste hizkuntza bat aukeratzen badugu (espainola edo frantsesa, besteak beste), hizkuntza horretan jasota dauden dokumentu interesgarrietara eramaten gaitu. Honako gai hauek nabarmentzen dira, besteak beste: desplazamendu-egoeran dauden emakumeen giza eskubideak, transgenero-pertsonak, sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko nazioarteko dokumentazioa, eta Yogykartako printzipioak.
delete

World Courts (nazioarteko, eskualdeko et...

Ingelesez dago eskuragarri. Munduko hainbat gorte eta batzordek (eskualdekoak, nazioartekoak edo gatazkaren batean espezializatuak) Giza Eskubideei buruz emandako epaiak bilatzeko aukera eskaintzen du. Kasu bakoitzaren gomendioak ere biltzen ditu. Gainera, auzitegien epaiak berraztertzeko aukera eskaintzen du bortxaketa gerra-arma gisa erabilitako kasuetan (emakumeen aurkako sexu-erasoak gatazka armatuetan).
delete

Diagonal egunkaria

Espainolez dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Internacional Center for Research on Wom...

Ingelesez dago eskuragarri. Online argitalpen-katalogoa dauka, eta txosten politikoak, jarduteko tresnak eta beste aurki daitezke bertan. Gako-hitzaren, gaiaren, argitalpen motaren eta urtearen arabera egin daitezke bilaketak. Emakumeen egoerari buruzko txostenak argitaratzen dituzte, bakarka edo beste zenbait erakunderekin elkarlanean. Hainbat jai jorratzen dituzte, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria eta haurren ezkontza.