delete

Antigona zentroa

Katalanez eta espainolez dago eskuragarri. Legeriari, jurisprudentziari, emakumearen eskubideei, elkarteei, ikerketa-taldeei eta beste alor batzuei buruzko dokumentu ugari dakartza, lurraldez lurralde banatua: Katalunia, Estatu espainola, Europa, Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania. Informazio ugari eskaintzen du, honako gai hauei buruz batik bat: zuzenbidea eta generoa, emakumeak eta haien eskubideak, eta prestakuntza juridiko feminista. Gainera, bilatzaileak bilaketa orokorra egiteko aukera ematen du, egilearen edo izenburuaren arabera.
delete

European Country Of Origin Information N...

Ingelesez eta alemanez dago eskuragarri. Abokatuentzat, lege-aholkularientzat, nazioarteko babes-erakundeentzat eta asilo-kasuetan erabakitzeko ardura duten hautagarritasun-ofizialentzat sortutako tresna da. Jatorriko herrialdeari buruzko informazioa asilo-prozesuaren input gisa lortzeko baliabidea, Europan asiloa eskatzen dutenen jatorriko herrialdeei arreta berezia eskaintzen diena. Herrialdearen araberako bilatzaile bat dauka, giza eskubideen urraketei buruzko egungo txosten eta berri ofizialak zabaltzen dituena. Erakundeen (Nazio Batuak, adibidez), ibilbide luzeko...
delete

Agence France-Presse (Frantziako prentsa...

Frantsesez, espainolez, ingelesez, alemanez, portugesez eta arabieraz dago eskuragarri. Informazio orokorreko orria.
delete

Global Rights

Ingelesez dago eskuragarri. Erakundeak hainbat gai jorratzen ditu, eta webgunearen orri nagusian gai horiei buruzko berriak jasotzen dira, besteak beste, LGBTTI pertsonen eskubideei, emakumeen eskubideei eta sexu-berdintasunari buruzko berriak. Baliabideen atalean, herrialdearen eta programaren araberako baliabideak aurki ditzakegu. Herrialde-zerrenda itxia da, eta herrialde horiei guztiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan. Lotura horiek zenbait hizkuntzatan egon daitezke: frantsesez, espainolez., portugesez, arabieraz eta abar.
delete

Save the Children

Espainolez dago eskuragarri. Gure dokumentuen izeneko erlaitzean, hainbat argitalpen dauzkagu ikusgai, gai-zerrenda itxi bat eskaintzen dutenak. Migrazioei buruzkoa nabarmentzen da.
delete

Treaty Body Database

Ingelesez dago eskuragarri. Zenbait dokumentu espainolez eta frantsesez daude eskuragarri. Nazio Batuen Batzordeen zerrenda bat dauka. Batzorde bakoitzak harekin lotutako hainbat gai zabaltzen ditu, baita hainbat dokumentu eta argitalpen eta jurisprudentzia ere. Herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, eta, horren bitartez, bakoitzak berretsitako itunak eta konbentzioak eskura ditzakegu.