delete

Legislation online

Ingelesez eta errusieraz dago eskuragarri. OSCE Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeari eta ODIHR Instituzio Demokratiko eta Giza Eskubideetarako Bulegoari buruzko informazioa eskaintzen du. Konstituzio edo kode penalak bilatzeko aukera eskaintzen du. Gaiaren araberako bilatzaile bat dauka, eta horrek hainbat gai lotzen ditu, hala nola generoa, migrazioa, pertsonen salerosketa, gorroto-krimenak, erlijio-askatasuna eta giza eskubideen instituzio nazionalak.
delete

Newspapers

Ingelesez dago eskuragarri. Informazio orokorreko egunkariak bilatzen ditu, herrialdearen, hiriaren eta urtearen arabera.
delete

Human Rights House Network

Ingelesez dago eskuragarri. Zenbait baliabide frantsesez eta errusieraz ere daude jasota. Urteko txostenak interesgarriak dira, eta herrialdeen arabera bereizitako informazioa aurki dezakegu haietan. Baliabideen direktorio bat dauka, eta, baliabide horiek, beste erakunde batzuetako webguneekin lotzen dira, Giza Eskubideekin zerikusia duten gaien berri emateko.
delete

Fortress Europe

Besteak beste, italieraz, espainolez, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Orriak bilatzaile bat eta kategorien araberako laburpena eskaintzen ditu, eta, kategorien artean, CIE, Spagna, Fortezza eta Frontex nabarmentzen dira.
delete

International Organization for Migration...

Ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Alabaina, argitalpenak, dokumentuak eta informazio jakin batzuetarako sarbidea ingelesez jaso daitezke bakarrik. Erakundeari edo giza mugikortasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko garrantzizko informazioak nabarmentzen dira. ‘Where we work’ erlaitzak eskualde eta herrialdeen araberako bilatzaile batera garamatza, eta horrek bakoitzaren migrazio-profilak zabaltzen ditu. Informazio hori ingelesez bakarrik dago eskuragarri. ‘What we do’ erlaitzaren bitartez, berriz, lan-ildoetan sartzen gara, besteak beste...
delete

Abriendo Mundos

Espainolez dago eskuragarri. Produktuen erlaitzean dauzkagu ikusgai erakundearen argitalpen, txosten, azterlan, lan-dokumentu, koaderno eta liburuxka guztiak. Batzuk ingelesez daude jasota. Honako gai hauek jorratzen dituztenak nabarmen ditzakegu: batetik, Andeetako emakume migratzaileak, eta, bestetik, emakume migratzaileak, eskubideak dauzkaten emakumeak.