Human Trafficking

Ingelesez dago eskuragarri.
Gaien eta herrialdeen arabera antolatzen ditu bere argitalpenak. Batez ere, Ekialdeko Asiari eta Ozeano Bareari buruzko informazioa biltzen du. Herrialdez herrialdeko garrantzizko gaietan sartzeko aukera ematen du, emakumeen sexu-esplotazioan eta emakumeen eskubideen urraketan, besteak beste. Beste web interesgarri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu.
‘Online Conference Center’ balio handiko tresna ere badu. Azken horrek foro baten antzera dihardu, gobernuz kanpoko erakundeek eta beste hainbat agentziak pertsonen salerosketaren aurka egiten dituzten jardunei buruzko txostenak eta informazioa elkartrukatzeko aukera izan dezaten.

Honi buruz...

FHI 360 GGKEak kudeatutako proiektua, gobernuko eta gobernuz kanpoko eragileen artean koordinatzeko premiari erantzun nahi diona pertsonen salerosketari aurre egiteko.