delete

Anti-Slavery International

Webgunearen hasierako orria espainolez, ingelesez, arabieraz, frantsesez eta italieraz dago eskuragarri. Gainerako edukiak ingelesez bakarrik irakur daitezke. Baliabideei buruzko atalak munduko esklabotzari buruzko informazioa eskaintzen du, elkarteak argitaratutako hainbat erreportaje, txosten, erakusketa eta kanpainaren bitartez, baita bibliografia eta bideoerreportajeak ere. Informazioa gaien arabera egituratzen du; besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu: esklabotzaren egungo definizioa, zorrengatiko morrontza, etxeko lana eta esklabotza, haurren esklabotza,...
delete

Gay and Lesbian Alliance Against Defamat...

Ingelesez dago eskuragarri, baina zenbait argitalpen espainolez daude jasota. Komunikabideek LGTTBI pertsonen eskubideekin lotutako gaiei ematen dieten tratamenduari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Global Alliance Against Traffic in Women...

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Garrantzizko berriez gain, giza eskubideei eta pertsonen salerosketari buruzko argitalpenak biltzen ditu, zehazkiago, emakumeen sexu- eta lan-esplotazioarekin zerikusia duten argitalpenak. Informazioa ez dago herrialdeen arabera banatuta.
delete

Woman Stats Maps

Ingelesez dago eskuragarri. Munduko herrialde guztietako emakumeen egoerari buruzko informazioa biltzen du. Datu-baseaz gain, mapei eta grafikoei buruzko atala ere nabarmendu behar da. Izan ere, mapa horiek aukera ematen digute munduko hainbat tokitako emakumeen egoeraren berri izateko eta egoerak konparatzeko, aldagai jakin batzuetatik abiatuta. Datu-basean sartu nahi duenak alta hartu behar du, doan. Aldagai asko dauzka, honako atal hauetan antolatuta: a) Emakumearen segurtasun fisikoa; b) Emakumearen segurtasun ekonomikoa; c) Emakumearen lege-segurtasuna; d)...
delete

Human Rights Watch

Besteak beste, arabieraz, frantsesez, ingelesez, alemanez, errusieraz eta espainolez dago eskuragarri. Erakundearen txosten berriak nabarmentzen dira. Argitalpenen atalean bilatzaile bat dauka, bi bilaketa-irizpiderekin: gaia eta herrialdea. Besteak beste, LGBTen eskubideei, emakumearen eskubideei eta etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa eskaintzen du. Gaien atalean, gai orokorren edo azpigaien arabera bila daiteke informazioa. Herrialdeen atalean, kontinentearen edo herrialde jakin baten arabera bila dezakegu informazioa. Hautatutako hizkuntzaren arabera,...
delete

The International Centre for Migration P...

Ingelesez dago eskuragarri. Erakundearen jarduerei buruzko informazioa biltzen du. Argitalpenen atalean hainbat liburu daude ikusgai. Pertsonen trafikoarekin eta asiloarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.