delete

Nacional Agency for the Prohibition of T...

Ingelesez dago eskuragarri. Bilatzaile bat dauka, argitalpenetan sartzeko aukera ematen duena. Nigeriako pertsonen salerosketa eta trafikoarekin zerikusia duten txostenak nabarmentzen dira.
delete

Forum on Early Warning and Early Respons...

Ingelesez, frantsesez eta errusieraz dago eskuragarri. Orria eskualdetan banatzen da, eta eskualde horiei buruzko askotariko informazioak aurki ditzakegu bertan, betiere gatazkei lotuak. Besteak beste, sexu-indarkeriari eta emakumeei buruzko informazioa aurki dezakegu.
delete

Child Rights International Network (CRIN...

Besteak beste, ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri. Liburutegia izeneko erlaitzean, informazioa kategorien arabera bila daiteke: berrien artxiboa, erakundeak, argitalpenak, gertakariak, legeria, eta NBE eta eskualdeko dokumentazioa. Gainera, herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, dagokion eremuan haurrekin diharduten erakundeei buruzko garrantzizko informaziora daramana.
delete

Genre en Action

Frantsesez dago eskuragarri. Erakundearen baliabideak, beste erakunde eta instituzio batzuetarako loturak eta bibliografia-zerrenda txiki bat biltzen dituzte. Herrialdez herrialdeko informazioa dago, baina ez dauka bilatzailerik. Generoarekin eta garapenarekin, genero-berdintasunarekin eta indarkeriarekin zerikusia duten gaiak nabarmentzen dira.
delete

Women’s Link Worldwide

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri. Erakundearen lanaren berri ematen duen erlaitzean sakatuz, erakundearen lan-ildo guztien berri izango dugu: nazioarteko genero-krimenak, emakume migratzaileen eskubideak, sexu- eta ugalketa eskubideak, atalen arteko diskriminazioa, genero- eta justizia-behatokia eta gizakien salerosketa. Bakoitzak lotutako proiektuak eta esparru horretan landutako txostenak biltzen ditu. Nabarmentzekoa da Genero- eta justizia-behatokia, Doako informazio-sistema da, eta genero-gaietan aurrekari esanguratsua suposatu duten epai judizialei buruzko...
delete

Torturaren Aurkako Mundu Erakundea (OMCT...

Espainolez, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri. Erakunde parte-hartzaileei buruzko informazioa aurkezten du. Jarduerei buruzko atalean, lotutako artikuluak argitaratzen dira. Gai-zerrendan, emakumearen aurkako indarkeria dago jasota. Herrialdez herrialdeko bilaketak egin daitezke, baita mapa interaktibo baten bitartez ere. Hala, herrialde baten gainean sakatuz, herrialde horrekin zerikusia duten artikuluak eskura ditzakegu.