Women’s Link Worldwide

Ingelesez eta espainolez dago eskuragarri.
Erakundearen lanaren berri ematen duen erlaitzean sakatuz, erakundearen lan-ildo guztien berri izango dugu: nazioarteko genero-krimenak, emakume migratzaileen eskubideak, sexu- eta ugalketa eskubideak, atalen arteko diskriminazioa, genero- eta justizia-behatokia eta gizakien salerosketa. Bakoitzak lotutako proiektuak eta esparru horretan landutako txostenak biltzen ditu.
Nabarmentzekoa da Genero- eta justizia-behatokia, Doako informazio-sistema da, eta genero-gaietan aurrekari esanguratsua suposatu duten epai judizialei buruzko laburpen analitikoak biltzen ditu, erabakien testu osoekin batera.

Honi buruz...

Giza Eskubideen nazioarteko erakundea, genero-ikuspegiaren araberako justizia mundu osoan ezartzeko ahaleginean diharduena. Horretarako, emakumeen eskubideetan aurrerapenak egiteko borrokan dihardute, nazioarteko zuzenbide konparatuaren bitartez eta gorteekiko lan estrategikoaren bitartez, auzi estrategikoa barne.