Child Rights International Network (CRIN)

Besteak beste, ingelesez, espainolez eta frantsesez dago eskuragarri.
Liburutegia izeneko erlaitzean, informazioa kategorien arabera bila daiteke: berrien artxiboa, erakundeak, argitalpenak, gertakariak, legeria, eta NBE eta eskualdeko dokumentazioa. Gainera, herrialdez herrialdeko bilatzaile bat ere badu, dagokion eremuan haurrekin diharduten erakundeei buruzko garrantzizko informaziora daramana.

Honi buruz...

Munduko sarea, gobernuz kanpoko erakundeei, Nazio Batuetako agentziei, gobernu arteko erakundeei, hezkuntza-erakundeei eta haurren eskubideetan adituak diren beste entitate batzuei nazio-, eskualde- eta nazioarte-mailan Haurraren Eskubideen Konbentzioaren inguruko informazioa zabaltzen diena.