delete

Internacional Center for Research on Wom...

Ingelesez dago eskuragarri. Online argitalpen-katalogoa dauka, eta txosten politikoak, jarduteko tresnak eta beste aurki daitezke bertan. Gako-hitzaren, gaiaren, argitalpen motaren eta urtearen arabera egin daitezke bilaketak. Emakumeen egoerari buruzko txostenak argitaratzen dituzte, bakarka edo beste zenbait erakunderekin elkarlanean. Hainbat jai jorratzen dituzte, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria eta haurren ezkontza.
delete

Mujeres en Red

Espainolez dago eskuragarri. Gaurkotasun-informazioa eskaintzen du: bideoak, artikuluak, blogak eta argitalpen interesgarriak. Gaien erlaitzean sakatuta, zerrenda zabala zabaltzen da. Honako hauek nabari dira: sexu- eta ugalketa-eskubideak, berdintasun-politikak, prostituzioa eta fundamentalismoak, besteak beste. Gai bakoitzari buruzko iritzi-artikuluak, hausnarketak edo gaurkotasun-informazioa eskura ditzakegu
delete

Humanas Colombia

Espainolez eta ingelesez dago eskuragarri. Orriaren eskuinaldean, erakundeak lantzen dituen gai guztiak dauzkagu. Bakoitzean klik eginez gero, beste lotura batzuk zabaltzen dira, lotutako argitalpenen berri ematen digutenak. Emakume migratzaileak, sexu-indarkeria eta beste gai batzuk nabarmentzen dira.
delete

The Center for Gender & Refugee Stu...

Ingelesez dago eskuragarri. Atal batek materialak bilatzeko aukera ematen digu, asilo-kasuei, auziei buruzko material osagarriei, asilo-jarraibideei, generoari eta haurrei buruzko datu-base bati esker. Argitalpenen erlaitzean, generoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko artikuluak daude ikusgai. Gai horiei buruzko beste orri batzuetarako linkak ere eskaintzen ditu. Ez dauka bilatzailerik.