delete

Inter-African committee on traditional p...

Ingelesez dago eskuragarri. Ez dauka bilatzailerik. Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazioa nabarmentzen da.
delete

Género y Paz Visibles

Espainolez dago eskuragarri, baina zenbait fitxategi frantsesez, ingelesez eta arabieraz ere eskaintzen ditu, besteak beste. Dokumentu eta ikus-entzunezkoen artxibo zabala dauka, emakumeekin, emakumeen aurkako indarkeriarekin, emakumeen mutilazio genitalarekin eta pertsona desplazatuekin zerikusia duen informazioaz osatua. Gaiaren, herrialdearen, hizkuntzaren, argitaratze-urtearen eta erabilgarritasunaren (ordaintzekoa eta doakoa) araberako bilatzaileak dauzka.
delete

Pikara Magazine

Espainolez dago eskuragarri. Menua honako gai eta azpigai hauetan banatua dago: gorputzak (osasuna, identitateak, emozioak, sexua), fikzioak (kultura, artea, jakintzak), planeta (ekologia, elkartasuna, eskubideak, kontsumoa), sarean (ekintzailetza, sareak, feminismoa, komunikabideak) eta ahotsak (oroimena, historiak, elkarrizketak, iritzia). Hainbat gairi heltzen diete, hala nola genero-indarkeriari, pertsonen salerosketari, LGTTBI herritarrei eta abar. Hitzen araberako bilatzaile bat eta hemeroteka bat eskaintzen ditu.
delete

The Female Genital Cutting Education and...

Ingelesez dago eskuragarri. Bilatzailea ez dabil, baina herrialdez herrialdeko informazioa eskaintzen du. Emakumeen mutilazio genitalari buruzko informazio ugari dakar: hainbat herrialdetan egoera zertan den, Estatu Batuetako eta nazioarteko legeria, lekukotzak, argitalpenak eta abar. 2012. urtetik aurrera orriak ez du informazioa eguneratu.
delete

Gender Links for Equality and Justice

Ingelesez, frantsesez eta portugesez dago eskuragarri. Afrikako herrialde eta eskualdeen araberako bilatzaile bat dauka, nazioarteko bilatzaileaz gain. Generoarekin eta emakumeek Afrikan duten parte-hartzearekin zerikusia duten argitalpenak nabarmentzen dira.
delete

Abriendo Mundos

Espainolez dago eskuragarri. Produktuen erlaitzean dauzkagu ikusgai erakundearen argitalpen, txosten, azterlan, lan-dokumentu, koaderno eta liburuxka guztiak. Batzuk ingelesez daude jasota. Honako gai hauek jorratzen dituztenak nabarmen ditzakegu: batetik, Andeetako emakume migratzaileak, eta, bestetik, emakume migratzaileak, eskubideak dauzkaten emakumeak.